Eskola-jangelen eredu berri baten alde – OOGetan adosteko proposamena

2017-01-17

OOGetan adosteko proposamen bat prestatu dugu. Bere helburua da Hezkuntza sailari eskola-jangela eredu berri bat eskatzea, gaur egungo beharrei egokitua. Zuen ikastetxeetako eskola kontseiluetara eramatea proposatzen dizuegu, denon artean jangela hezitzaileak, osasuntsuagoak, justuak, hurbilak etas bidezkoak lor ditzagun.

Azalpen orria

OOGetan adosteko dokumentua

Eman behar diren pausuak:

1. Zuzendaritza edo Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorrari eskatu puntu hau sartzeko datorren Eskola Kontseiluan/OOGan, edo batzorde iraunkorrari gai hori lantzeko eta ezohiko batzarra deitzeko eskatu.

2. Behin gai ordenan sartuta, eztabaidatu eta bozkatu egin ahal izango da.

3. Onartutako azalpen orrian duzuen helbidera bidali Eskola Kontseiluko presidentearen sinadura eta ikastetxeko zigiluarekin.