2023-24 ikasturte honetan eskola-jantokiekin lotutako hiru arlo landuko ditugu: kontratu berriak, sukaldeen eraikuntza eta araudi berria.
ARAUDIA
- Agindua, 2024ko irailaren 9koa, ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituena
- Agindua, 2024ko irailaren 9koa, jantoki-zerbitzuaren prezio publikoak finkatu, eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak zehazten baitira
- Jantokien funtzionamendua arautzen duen zirkularra (2021-2022tik aurrera).
- Araudi gehiago (Hezkuntza sailaren web gunea).
JANGELA ARDURADUNAK SARETZEN
2024ko martxoaren 15ean “Jantoki arduradunak saretzen” jardunaldia antolatu genuen HEIZErekin batera EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultatean. 150 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten bertan.
Lehen zatian hiru esperientzia aurkeztu ziren:
- “Eskola-jangela eraldatzeko proposamen pedagogikoak” (Salburua LHI).
- “Jangela-batzordeen ahalmen eraldatzailea indartzeko tresnak” (Lan-taldean parte hartu duten ikastetxeak).
- “Jangela-zerbitzuaren kontrola egiteko tresnak” (Eneko Viñuela, Bidezko Elikadurako koordinatzailea).
Kafearen ondoren, bost lan-talde osatu ziren:
- Espazio pedagogikoa.
- Jantoki-arduradunen formakuntza.
- Jantokiko begiraleen formakuntza.
- Elkarbizitza.
- Hizkuntza.
Amaitzeko, ebaluazio bat egin zen. Hemen ikus dezakezue jardunaldiaren sarrera, esperientzien-mahaia eta lan-taldeetan ateratako ondorioak.
JANTOKI BATZORDEA
Jantoki Batzordea eskola-jantokia eraldatzeko eskura dugun tresna da. Nola sortzen den, nortzuk osatzen duten eta zein funtzio dituen jakin dezazuen, informazio-orri bat egin dugu.
ESKOLA-JANTOKIEN KONTRATUAK 2023
2023-24 ikasturte berriarekin batera, indarrean sartu dira kontratu berriak. Hauek gutxienez hiru urte eta gehienez 5 urte iraungo dute. Hemen dauzkazue enpresen zerrendak eta pleguen laburpena.
In situ
- In situ sukaldea duten Arabako ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak
- In situ sukaldea duten Bizkaiko ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak
- In situ sukaldea duten Gipuzkoko ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak
- In situ ereduaren pleguen laburpena
- CHECK-LIST: sukaldea in situ duten ikastetxeetako pleguen egiaztapen-orria
Janari garraiatua
- Janari garraiatua Araba
- Janari garraiatua Bizkaia
- Janari garraiatua Gipuzkoa
- Janari garraiatuaren ereduaren pleguen laburpena
- CHECK-LIST: garraiatutako janaria duten ikastetxeen pleguak egiaztatzeko orria
- Eskola-jantokietako produktuen kalitateari buruzko gardentasun-eskakizuna
Mistoak
- Eskola-jantoki mistoak duten ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak Bizkaian
- Eskola-jantoki mistoak duten ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak Gipuzkoan
*Araban ez dago eredu mistorik
ARAUDI BERRIA
Egun indarrean dagoen araudia eguneratzeko prozesua abiatu du Hezkuntza sailak (2000ko martxoaren 22ko agindua). Hori dela-eta, ekarpen hauek egin ditugu:
EHIGE-K EGINDAKO MATERIALAK ETA EKARPENAK
PODCAST EHIGE ETA BIDEZKO ELIKADURA
- Podcast 1 (2023/12/20): Eskola-jantokiak: Gaur egungo egoera
- Podcast 2 (2024/02/29): Eskola-jantokiak espazio pedagogiko gisa
- Podcast 3 (2024/06/25): Baserritik eskola-jangelara
- Podcast 4 (2024/11/12): Jantokiko arduradunen garrantzia jangelen eraldaketan
- Podcast 5 (2024/10/28): Elikaduraren mitoak azaleratzen
- Podcast 6 (2024/11/27): “Jan eta ikasi, eskolatik hasi” bideo podcast sorta