- Eskola-jantoki bakar bat ere ez itxi
2020-2021 ikasturterako Hezkuntza sailak ikastetxeetako eskola-egutegiak egiteko arautegian, salbuespen gisa, DBHko ikastetxeetan goizeko eskolaldi jarraia egiteko aukera ematen du, beti OOGk onartuta. Honek, DBHko ikasleek eskola-jantoki zerbitzua izateko eskubidea galtzea ekarri lezake. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikastetxeei dagokienez, ez dago aldaketa handirik, baldin eta jarduera presentziala egiten bada.
Hau guztia dela eta, hauxe eskatzen dizuegu: ez dezazue onartu zuen ikastetxeko jangela ixtea, edozein izanda ere etapa.
Deskargau Gure Platera Gure Aukeraren dokumentua PDF formatuan.