Eskolak bertan behera geratu dira EAEko hezkuntza zentro guztietan

2020-03-12

Bihartik aurrera, martxoak 13, eta 15 egunez, EAEko ikastetxe guztietan (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitateak) hezkuntza-jarduera etengo da, baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.

Neurri honen helburua Koronabirus COVID-19aren transmisioa geldiaraztea da.

Ikastetxeak itxita egongo diren arren, irakasleak beren ohiko ordutegian egon behar dutela ezarri du Sailak, urrutiko hezkuntzarekin jarraitu ahal izateko, Ikastetxeei argibideak emango zaizkie.

Federazioetatik hurrengoa gomendatzen dugu:

  • Zuen seme-alaben ikastetxeekin eta tutoreekin harremanetan egotea.
  • Posible den neurrian, saiatu zuen seme-alaben ikas ohitureei eustea, hezkuntza-etapa kontuan izanik.

Laster zuekin harremanetan jarriko gara zuen kezkak jasotzeko eta bideratzeko.

Beti bezala, ahalik eta zerbitzurik onena ematen saiatuko gara.

Edonola ere, egoera berezi baten aurrean gaude, lasaitasuna eta erantzunkidetasuna eskatzen dituena, Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz.

Lotura hauetan aurkituko duzue: