“Eskolara oinez” proiektua Arrasateko Herri Eskolara itzuli da

2020-09-17

Eskolara Oinez proiektuaren helburua, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan, eskola-umeekin batera eskolara oinez joateko aukera sustatzea da. Duela bost urtetik hona Arrasate Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleak protagonista izan dituen ekimenean, ikastetxe bereko laugarren eta seigarren mailako ikasleek ere parte hartuko dute.

Horrela, atzotik hasi eta irailaren 22ra arte bi ibilbide antolatuko dira: lehenak, Biterin izango du abiapuntua eta bigarrenak, Kurtzetxiki plaza, Ingurumen Eskolako irakasleek hauek gainbegiratu izanik.

Mugikortasun aktiboaren babespean ohitura osasungarriak hartzeko asmoa du, eguneroko jarduera fisikoa garatzen lagunduz, eta, aldi berean, haurrak eskolara eramaten dituzten ibilgailu motordunen kopurua murriztuz, gehiegizko emisio kutsatzaileak eta zarata murriztuz. Ekimenak, nolanahi ere, ez du astebete bakarrik hartu nahi, ibilbidea ikasturte osoan luzatzeko nahia baitu.