Eskoriatzako Luis Eceiza eskolak itxura berriarekin hasi du ikasturtea

2024-09-23

Eskoriatzako Luis Eceiza eskolako Lehen Hezkuntzako eraikinak ikasturte berriari ongietorria eman dio, dinosauroak, tximeletak, unibertsoa… Eskolako komunitateak, familiek eta irakasleek parte hartu dute, Iban Urreta “Mutiko Kristal” artistarekin batera.

Era berean, ikasleek beste berritasun batzuekin egin dute topo. Batetik, haur hezkuntzako eraikinean, 2 urteko egongelako terrazak toldoa izango du hemendik aurrera. Euria egiten duenean, terrazak aterpea emango du, eta egun beroetan, itzala. Honetaz gain, haur hezkuntzako ikasleak, bertan eraiki den jantoki berrian bazkalduko dute eraikuntza nagusira joan beharrean.