Eskuratu Euskal Eskola Publikoaren musukoak
2020-11-02
Euskal Eskola Publikoaren musukoak egingo ditugu! UNE-0065 araudia beteko dute eta hiru neurritan egongo dira eskuragarri: haurrentzat, eta pertsona helduentzat M eta L neurrietakoak. Neoprenozkoak dira eta 70 aldiz garbitu daitezke (lehen aldiz erabili aurretik garbitu behar dira).
5€ren truke egongo dira salgai, eta gutxienez 20 ale eskatu beharko dira. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 13a izango da, izan ere musukoak eskaripean ekoiztuko ditugu. Musukoak abenduaren 9tik aurrera jasoko dituzue, adierazten diguzuen helbidean.
Animatu zure ikastetxea musukoak erostera!
Hauxe da eskaerak egiteko galdetegia: https://bit.ly/3oNttxR
*EHIGEk ez du inolako etekinik jasotzen musukoak saltzerakoan, ekimen honen helburua Euskal Eskola Publikoaren irudia sendotzea da.
*Irudi honetan musukoen gutxi gorabeherako neurriak ikus ditzakezue: