Euroeskualdeak “Emazu eskua” proiektua diruz lagunduko du

2024-10-01

Akitania-Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak bere lurraldeko proiektuak garatzen eta laguntzen ditu hainbat arlotan: ekonomia, enplegua, irakaskuntza, etabar. 2024ko deialdiaren barruan irakaskuntzaren alorreko bi egitasmo diruz lagunduko ditu; “Emazu eskua” izango da horietako bat.

Mugaz-gaindiko eskolen arteko trukaketa pedagogikoak babesteko eta bultzatzeko sortu zen Emazu eskua. Hala, programa hau Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasleen arteko topaketa egitean oinarritzen da, komunikaziorako lana tresna amankomun baten bidez: euskara.

Hiru erakundeen artean kudeatuko ditugu ikasturte honetan 20 ikastetxeen artean egingo den elkarlana: Ikas-bi, EHIGE eta Herrikoa.