Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Eztabaida Bilbon: Eskola-segregazioaren kontrako neurriak Katalunian

2023-03-28 @ 18:00 - 20:30

Kataluniako hezkuntza-politika eta, zehazkiago, Síndic de Greugesek 2012an bultzatutako Eskola-segregazioaren aurkako Itunaren ondorioz abian jarritako eskola-segregazioaren aurkako neurriak, EAErako inspirazio-iturri izaten ari dira.

Eztabaida honi ekarpena egiteko asmoz eskola publikoaren interesetatik, eta bi lurraldeen arteko ezberdintasunak alde batera utzi gabe, “Eskola-segregazioaren aurkako neurriak Katalunian” eztabaida antolatu dugu Bilboko Abandoko Udaltegian (Barrainkua 5) martxoaren 28an. Bi helburu nagusi ditu jardunaldi honek:

  • Hezkuntza kohesionatuagoa lortzeko Katalunian funtzionatzen ari diren neurriak ezagutzea.
  • Neurri horiek eskola publikoari nola eragiten dioten jakitea.

Bi hizlari izango ditugu gurekin: Lidón Gasull, aFFaC-eko zuzendaria eta Sheila González Motos, Universitat de Barcelona-ko ikerlaria.

Lidón Gasull giza eskubideetan aditua den abokatua eta aFFaCeko zuzendaria da. Kataluniako ikasleen familien elkarte federatuak ikastetxe publikoetako 2.400 guraso-elkarte ordezkatzen ditu.

Sheila González Motos Politika Publikoetan eta Gizarte Eraldaketan doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun, Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia Politikoko Departamentuko irakasle irakurlea da. Hezkuntza-desberdintasunarekin lotutako politika publikoei buruzko ikerketak egin ditu, eta 11/2021 Dekretua egiteko batzordean parte hartu zuen.

Details

Date:
2023-03-28
Time:
18:00 - 20:30