Baikara: “Jarrera disruptiboa”

Baikarako prestakuntza-arduradun Nekane Jacintok saio bat eskainiko du hilaren 20an, 15:00etan, Lasarteko Landaberri LHIn, "Jarrera disruptiboa" gaiaren inguruan. Hitzordua bertaratuta nahiz on line izango da.

Baikara: Ikastaroa ixtea

Maiatzaren 21ean, 14:30ean, Lasarteko Sasoeta-Zumaburu LHIn, Nekane Jacinto Baikarako prestakuntza-arduradunak amaiera emango die ikastetxeko gurasoen elkartearekin egindako saioei, ikasturte amaierako ekitaldi batekin.

Baikara: “Adimen emozionala”

Baikarako prestakuntza-arduradun Nekane Jacintok "Adimen emozionala"ri buruzko saioa emango du maiatzaren 25ean, asteartea, 17:00etan, Berrobi LHIko herri-eskolan.

Denon Eskola formakuntza: “Emozioen kudeaketa familian I”

Ikastaroa EDIRENek  gidatuko du eta ordu t´erdiko saio bi izango ditu (tokia 12 pertsonarentzat, izena eman ahala beteko direnak): Euskaraz ekainak 1 eta 8an Denon Eskolaren egoitzan 18:30etan. Gazteleraz ekainak 3 eta 10ean Denon Eskolaren egoitzan 18:30etan. Informazio gehiago hemen.