Formakuntza: nola lagundu gure seme-alabei etxeko lanekin euskera ez badakigu?

Kontxa Eskola Calle General Concha, 18, Bilbao

Euskaraz ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia seme-alabei ikasketa prozesuan ezin izango dietela behar bezala lagundu beldur baitira. Hori dela eta, hitzaldi bat antolatu dugu urriaren 10rean 15:15etan Bilboko Kontxa Eskolan.

Irakaskuntza Publikoko Eskualdeetako Hizkuntzen Federazioaren solasaldia

Donibane Lohitzune

Irakaskuntza Publikoko Eskualdeetako Hizkuntzen Federazioak (FLAREP) “Eskualdeetako eta itsasoz haraindiko hizkuntzak, hezkuntza nazional berriaren ahaztutakoak” izeneko 33. solasaldiak ospatuko ditu Donibane Lohitzunen urriaren 19tik 21era. EHIGEko kide den Ikas-bi FLAREPen barruan dago eta urtero kongresuak egiten dituzte, oraingoan Euskal Herrian.

Formakuntza: teknologia berriak eta sare sozialak Bizkotxalde eskolan

Basauri

La Escarabillera IGEa eta BIGE Gurasoen Elkartea zuengana zuzentzen gara teknologia berrien erabilpenaren inguruko formazio saio batera gonbitea luzatzeko. Saioa urriaren 22an izango da Basauriko Bizkotxalde HLHIn. Animatu zaitezte! Informazio guztia hemen.

Denon Eskolaren Batzar Orokorra

Vitoria-Gasteiz

Hurrengo azaroaren 9an, larunbata, Denon Eskolaren Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu. Bertan iragan den 2018/2019 ikasturteko jarduera memoria eta kontuak eta datorren 2019/2020 ikasturterako egitasmoak eta aurrekontua bozkatuko dira. Horrez gain Amelia Barquin izango da gure artean eta saioaren bigarren partean “Hezkidetza etxean eta eskolan. Egunerokotasunaren erronkak” gaiaren inguruan hausnartzeko ildoak eskainiko dizkigu.

Euskara eta demografia jardunaldia

Durango

Euskara eta demografia jardunaldia ospatuko da azaroaren 9an Durangoko Ibaizabal ikastolan. Ezagutu programa eta kartela hemen.

Euskal Eskola Publikoaz Harro!

Vitoria-Gasteizko euskal eskola publikoaren aldeko plataformak Euskal Eskola Publikoaz Harro! kanpaina aurkeztu du