Euskal Eskola Publikoaren Jaia
RenteriaEkainaren 2an Euska Eskola Publikoaren 28. Jaia ospatuko dugu Errenterian, Makina Bat Taupada lelopean.
Ekainaren 2an Euska Eskola Publikoaren 28. Jaia ospatuko dugu Errenterian, Makina Bat Taupada lelopean.
NESKA BAT (La Rous) 5 urtetik aurrera. Gaia: ingurugiroa Hirian urrutiko kai herdoildu batean bizi da emakume bat. Jendeak bertan behera lagatako guztia arrantzatzen du. Egun batean, sekula ikusi bako zerbait katigatzen zaio sareetan: neskatila bat botila baten barruan. Izututa, bulkadaz errefusatu eta itsasora botatzen du berriro: beldur da, ez du ikusi gura, botila horretan islaturik sentitzen baita, ispiluan
Urtero, ekaineko bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki edo auzo batean elkartu eta festa giroan murgilduta, herriak eta eskolak elkarren beharra dutela gogoratzen dugu. Umerik gabeko herriak ez baitu etorkizunik, eskolarik gabeko herriak ez baitu bizirik: “Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik”. Eskola Txikietako haur, guraso eta irakasleen festa izaten da ekainekoa; elkar ezagutu eta elkarrekin
Datorren irailaren 26an, arratsaldeko 5.30etan, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa-n begiraleen kontratazioari buruzko jardunaldian itxarongo zaituztegu. Zuen elkarteak monitoreak kontratatzen baditu, BIGEren bitartez, garrantzitsua da etortzea. Ikasurte honetan berrikuntzak ditugu kontratazioan eta araudia errepasatuko dugu. Beste kontratazio motaren inguruko zalantzak ere argituko ditugu.
GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko ditugu Bilbon, munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa. Urriaren 2, 3 eta 4ean eskola elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa sustatzen duten politika publikoak, eragile eraldatzaileak eta esperientzia pedagogikoak ezagutuko ditugu.
Euskaraz ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia seme-alabei ikasketa prozesuan ezin izango dietela behar bezala lagundu beldur baitira. Hori dela eta, hitzaldi bat antolatu dugu urriaren 10rean 15:15etan Bilboko Kontxa Eskolan.
Irakaskuntza Publikoko Eskualdeetako Hizkuntzen Federazioak (FLAREP) “Eskualdeetako eta itsasoz haraindiko hizkuntzak, hezkuntza nazional berriaren ahaztutakoak” izeneko 33. solasaldiak ospatuko ditu Donibane Lohitzunen urriaren 19tik 21era. EHIGEko kide den Ikas-bi FLAREPen barruan dago eta urtero kongresuak egiten dituzte, oraingoan Euskal Herrian.
La Escarabillera IGEa eta BIGE Gurasoen Elkartea zuengana zuzentzen gara teknologia berrien erabilpenaren inguruko formazio saio batera gonbitea luzatzeko. Saioa urriaren 22an izango da Basauriko Bizkotxalde HLHIn. Animatu zaitezte! Informazio guztia hemen.
Hurrengo azaroaren 9an, larunbata, Denon Eskolaren Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu. Bertan iragan den 2018/2019 ikasturteko jarduera memoria eta kontuak eta datorren 2019/2020 ikasturterako egitasmoak eta aurrekontua bozkatuko dira. Horrez gain Amelia Barquin izango da gure artean eta saioaren bigarren partean “Hezkidetza etxean eta eskolan. Egunerokotasunaren erronkak” gaiaren inguruan hausnartzeko ildoak eskainiko dizkigu.