“Euskal Eskola Publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez” manifestazioa Donostian
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak “EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE, HEZKUNTZA LEGE HONI EZ!” lelopean manifestazioa deitu du urriaren 29an Donostian. Honekin, dagoeneko lau dira hezkuntza lege berriaren aurka antolatu diren mobilizazioak. EHIGEtik Euskal Eskola Publikoko familiei dei egiten diegu mobilizazio honetan parte har dezaten, sare pribatu itunduaren interesei bakarrik erantzuten dien hezkuntza lege honen aurka. Albiste osoa.