Datorren irailaren 26an, arratsaldeko 5.30etan, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa-n begiraleen kontratazioari buruzko jardunaldian itxarongo zaituztegu. Zuen elkarteak monitoreak kontratatzen baditu, BIGEren bitartez, garrantzitsua da etortzea. Ikasurte honetan berrikuntzak ditugu kontratazioan eta araudia errepasatuko dugu. Beste kontratazio motaren inguruko zalantzak ere argituko ditugu.
GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko ditugu Bilbon, munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa. Urriaren 2, 3 eta 4ean eskola elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa sustatzen duten politika publikoak, eragile eraldatzaileak eta esperientzia pedagogikoak ezagutuko ditugu.