Denon Eskolaren Batzar Orokorra
Denon Eskolaren Batzar Orokorra
Hurrengo azaroaren 9an, larunbata, Denon Eskolaren Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu. Bertan iragan den 2018/2019 ikasturteko jarduera memoria eta kontuak eta datorren 2019/2020 ikasturterako egitasmoak eta aurrekontua bozkatuko dira. Horrez gain Amelia Barquin izango da gure artean eta saioaren bigarren partean “Hezkidetza etxean eta eskolan. Egunerokotasunaren erronkak” gaiaren inguruan hausnartzeko ildoak eskainiko dizkigu.