Ez da ikastetxeetara itzuli behar berme juridikorik eta segurtasun-bermerik ez dagoen bitartean

2020-05-12

Datorren astelehenetik aurrera ikasgeletara mailaz maila itzultzeari buruzko azken informazioen aurrean, EHIGEk honako hau adierazi nahi du:

  • Ikasgeletara lehenbailehen itzuli behar dela uste dugu. Itzulera hori berme juridikoekin eta segurtasun-neurriekin egin behar da. Une honetan aipatutako baldintzak ez dira betetzen.
  • Administrazioari eskatzen diogu prestatzen ari den segurtasuneko esparru-plana helarazi dezala lehenbailehen ikastetxeetara, hauek beren errealitatera egokitu dezaten. Ikastetxeko plan hori eskola-kontseiluak adostu behar du.
  • Urrutiko irakaskuntzak ohiko bideari jarraitzen dio, alarma-egoera ezarri zenetik irakasleek eta ikasleek familien laguntzarekin egiten duten lanari esker.

EHIGEren iritziz, ez da ikastetxeetara itzultzea planteatu behar berme juridikorik eta segurtasunik ez dagoen bitartean.

Deskargatu informazioa PDFn.