Adingabeen eta mugikorren inguruko “Ongizate Digitala” programan parte hartu dute Leioako Txomin Arestiko eta Altzaga Ikastolako familiek
2024-10-10
Joan den urriaren 7an Telmo Lazkano irakaslea eta sare sozialetan aditua izan genuen Leioako Txomin Aresti Eskolan, adingabeen eta mugikorren inguruan familiei zuzendutako formakuntzaren bigarren saiorako, Txomin Arestiko eta Altzaga Ikastolaren IGEk antolatuta.
Bi ikastetxeetatik etorritako 80 pertsona inguru bildu ginen egun hartan, eta telefono mugikorrarekiko harreman osasuntsua jorratzeko gomendioak jaso genituen, “ongizate digital” hori ez bakarrik gure seme-alabek izan dezaten, baita gurasook ere, familia bere osotasunean, alegia.
Adingabeek sare sozialetan goizegi sartzearen arriskuaz ohartarazi zuen argi eta garbi Lazkanok: ciberbullyinga, groominga eta buruko osasun arazoak, hala nola, elikadurarekin lotutako desorekak, antsietatea, depresioa… Bestalde, adingabeari mugikorra emateko adin egokiaren gainean ere mintzatu zen Lazkano.
Familiek giro parte-hartzailea eta paregabea sortu zuten, eta gai hori lantzen jarraitzeko beharra azpimarratu zuten.