Online formazioa: EJko IGEentzako dirulaguntzaren justifikazioa
2021-12-09
Datorren asterako online saio batzuk antolatu ditugu dirulaguntza justifikatzeko orduan izan ditzakezuen zalantzak argitzeko:
- abenduak 15, asteazkena, 17:30etan, GASTELERAZ
- abenduak 16, osteguna, 17:30etan, EUSKERAZ
Parte hartu nahi baduzue bete hurrengo FORMULARIOA
Kontuan hartzeko:
- Justifikazioa aurkezteko epea 2021eko abenduaren 23an amaituko da (egun hori barne)
- Emandako zenbateko osoa justifikatzeko fakturak dituzuela egiaztatzea
- Prestakuntzako gastuaren %30 edo gehiago errespetatu behar da
- “Nire karpeta”ren bidez, espedientea ikusi eta dirulaguntza onartu (10 eguneko epea)
- Fakturak eta ordainagiriak PDF formatuan bidali behar dira
- Bidali aurretik bidal diezagukezue dokumentazioa, zuzena dela egiaztatzeko
Erabili: Sinadura elektronikoa Izenpe/FNMT/Juego de Barcos
BIGEk ordezkaritza bidez eskaera izapidetu zuen IGEak: zuekin harremanetan jarriko gara.
Hauek dira justifikatzeko jarraitu beharreko urratsak:
1.- Justifikazio-dokumentua bete eta gorde: GASTUEN-JUSTIFIKAZIOA
2.- Fakturak eta ordainagiriak PDF formatuan gorde.
3.- Sartu nire karpetan justifikazioa egiteko eta erantsi 1. eta 2. urratsetako dokumentuak. Hemen daukazue esteka: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/ampas/web01-tramite/eu/
Zalantzak badituzue jarri harremanetan gurekin: 94 416 93 60 /Â bige@bige.eus / iuria@bige.eus