Frantziako Hezkuntza Ministerioak trabak ipini nahi dizkio ikastetxe publikoetako murgiltze ereduari

2020-09-01

Hiriburuko (Lapurdi) Baste-Quieta eskola publikoan murgiltze eredua ezartzea trabatu nahi du Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Izan ere datorren ikasturtean eskola horretan abiatu nahi zuten eredu hau ez onartzea erabaki du Bordeleko errektoretzak, guraso, irakasle eta hautetsien onarpena duen arren.

Iparraldeko hainbat erakundek salatu dute erabaki hau Ikas-birekin batera: Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Konfederazioa, Euskal Elkargoa, Biga Bai, Euskal Haziak eta EH Bai eta EAJ-PNB alderdiek. Ipar Euskal Herriko euskalgintza bilguneak bilera eskatu dio Bordeleko errektoreari egoera hau konpontzeko asmoz.

12 urte daramatzate Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetako haur eskoletan murgiltze eredua esperimentatzen eta 37 urte pasa dira jada lehen eskola publiko elebiduna abiatu zenetik Saran.

Sinatu eskaera hemen Iparraldeko haur eskola publikoetan murgiltze eredua bermatzeko:
https://www.change.org/p/ministère-de-l-education-nationale-non-au-refus-de-la-rectrice-d-autoriser-de-nouvelles-expérimentations-immersives-en-basque?redirect=false