Gipuzkoako Eskola Txikietako guraso topaketak egingo dituzte Ezkio Itsason

2025-03-12

Martxoaren 22an, Ezkio Itsason, Gipuzkoako eskola txikietako guraso topaketak antolatu ditu Gipuzkoako Eskola Txikien Sareak. Bi gai izango dira nagusiki jorratuko direnak.

Alde batetik, Miren Rosek “Gure emozioak kudeatzen, seme alaben bidelagun izateko” hitzaldia emango du. Ondoren, hamaiketako goxoaz gozatzeko aukera egongo da eta gero, Amaia Diaz de Monasterio nutrizioa eta elikadura emozionalaren inguruan arituko da.

Izena emateko azken eguna martxoaren 13a izango da. Animatu zaitezte!

Informazio gehiago hemen.