GOZO Salburua jardunaldia egingo dugu maiatzaren 26an Gasteizen
2024-05-13
Ama, aita, zer jaten dugu jantokian? Galdera horri erantzuteko xedez egingo dugu GOZO Salburua jardunaldia maiatzaren 26an Salburuako Gizarte Etxean (Gasteiz), Bidezko Elikadura, EHIGE eta Gasteizko eskola publikoaren komunitateak sustatua. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da lotura honen bidez izena ematea.
Topaketa honen helburua eskola-elikadura eredu iraunkorrago eta osasungarriago baterantz joatea izango da. Ekitaldi honek hezkuntza-komunitatea eta hainbat sektore bildu nahi ditu, hitz egiteko eta eskola-elikaduran iraunkortasuna, hurbiltasuna eta osasuna lehenesten dituzten praktikak ezartzeko. Hori dela eta, jardunaldia hezkuntza, osasun, nutrizio eta nekazaritza arloetako profesionalei eta eskola-elikaduran interesa duten pertsona guztiei irekita egongo da.
Behin-behineko egitaraua:Â
- 10:00 – 10:30– Erregistratzea eta ongi etorria
- 10:30 – 12:00– Lehenengo mahaia: “Etorkizuna elikatzen: Prozesu partehartzaileak eskola-jatokietan”.
- Hizlariak
- Salburua bere Sukaldea plataformako ordezkaria
- Basauriko IGEetako plataformaren ordezkaria
- Rabinal Eskolen Sarearen kidea (Guatemala)
- 12:00 – 12:30– Kafea / Atsedena
- 12:30 – 14:00– Bigarren mahaia: “Eskola-jantokien B aldea”.
- Hizlariak:
- Menu iraunkorrak lortzeko logistika inplementatzeko esperientziak
- Eskola-menuak nutrizioaren ikuspegitik
-
Lehen sektoreak eskola-elikaduran duen garrantzia (UAGA)
- 14:00 – 16:30– Bazkaria eta bazkalostea
- 16:30 – 18:00– Tailerra: “Sare sozialen ondorioak gure elikaduran”
- 18:00 – 18:30– Ondorioak eta itxiera
- Hizlariak:
- Hizlariak
GOZO
2019az geroztik, GOZO jardunaldien hainbat edizio egin dira, eta 2024an Gasteizko Salburua auzora helduko gara. Edizio honen helburua elikaduraren arloan prozesu komunitario eraldatzaileei ekiteak duen garrantzia azpimarratzea da. Bai eta trantsizio horietan gizarte-eremuek, hezkuntzak, osasunak eta lehen sektoreak duten garrantzia erakustea ere.
Animatu zaitez eta parte hartu!