Grafitiak, Villabonako Fleming eskolako mugikortasun-proiektuaren barruan
2023-05-15
Fleming Herri Eskolako hezkuntza-komunitateak duela hiru urte horma-irudi erraldoi bat pintatzea erabaki zuen, Arroako haur-hezkuntzako eraikinaren kanpoaldea aldatzeko eta kolore eta alaitasuna emateko. Horretarako, Pasai San Pedroko Aitor eta Nextor Otaño grafiti-egileekin eta Nexgraffeko kideekin jarri ziren harremanetan. Hainbat egunez lanean aritu ondoren, benetako artelana osatu zuten eta orain, Fleming eraikinean errepikatu dute.
Ekimen hori Villabonako eskolak antolatu du, Flemingeko mugikortasun-proiektuaren barruan. “Zer da hezkuntza erreboluzioa eta garapena ez bada?
Grafitiaren arteak, hezkuntzaren arteak bezala gizartea hobetu nahi du.
Gizartean eragin eta aldatu, hobetzeko, garatzeko, eboluzionatzeko. Fleming Herri Eskolan gizartea hobetu nahi dugu. Haurtzaroa eta nerabezaroa zaindu, bere denborak errespetatu, haurren garapen prozesuak akonpainatu, sustatu eta indartu”.