Haurrengan sexualitatea errespetuz laguntzea

2024-03-08

“Laguntzeko, ezinbestekoa da ulertu ahal izatea. Eta ulertzeko, ezagutza funtsezkoa da.

Laguntzeak esan nahi du: beraien beharrei entzutea; beraien izateko modu bakar eta berezia azaleratzeko aukera izan dezatela; baldintza egokiak jartzea eta bidea egin dezaten oztopoak kentzea, baliabideak eskainiz eta aukerak zabalduz” (NAIZEN.eus)

 

Martxoaren 6an eta 13an (asteazkena) NAIZEN Familien elkarteko Bea Severrek emandako tailerrean parte hartu genuen

  1. tailerrean (6an), lagun-egiteaz, ahalmenak garatzeaz, txikienengandik ikasteaz, kontzeptuak eta hitzak nola erabiltzen ditugun, sexualitateaz eta estereotipoez hitz egin genuen.
  2. tailerrean (13an) sexualitateaz hitz egingo dugu garapenaren etapetan, gorputzaz, plazeraz, genitalak izendatzeaz, haien galderez, eredu izateaz eta sexualitateaz urgentziatik.
20240306_183015