Hedatze proiektuaren deialdi berria

2024-05-20

2022an, HEDATZEk HAUSPOA ordezkatu zuen, bigarren hezkuntzan ikastorduak berrantolatzeko proiektu gisa. 76 ikastetxe publikok parte hartu duten bi ikasturte igaro ondoren, Hezkuntza Sailak bigarren deialdi bat argitaratu du.

Proiektuak bi ikasturte iraungo du eta horietako bakoitza amaitzean ebaluazio bat egingo da aurreikusitako helburuen lorpen-maila neurtzeko (hezkuntza-kalitatea eta ekitatea hobetzea, eskola-emaitzen eta bizikidetza positiboaren hobekuntza sustatzea, euskararen erabilera sustatzea eta ikasleen autonomia garatzea, besteak beste).

Proiektua lehen aldiz aukeratzen duten ikastetxeen kasuan, honako hauek onartu beharko dute:

  • OOG: gehiengo osoa.
  • Klaustroa: emandako botoen 2/3ko gehiengo kualifikatua eta parte-hartzearen % 100.
  • Familiak: emandako botoen 2/3ko gehiengo kualifikatua eta gutxienez % 50eko parte-hartzea.
  • DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak: emandako botoen 2/3ko gehiengo kualifikatua eta gutxienez % 50eko parte-hartzea.

Aurreko deialdian parte hartu zuten ikastetxeen kasuan, horiek 2022ko ebazpenean jasotako azken memoria egin beharko dute 2024ko maiatzaren 22a baino lehen, eta honako hauek onartu beharko dute proiektua:

  • OOG: gehiengo osoa.
  • Klaustroa: emandako botoen 2/3ko gehiengo kualifikatua eta parte-hartzearen % 100.

Departamentu guztiek eta Bigarren Hezkuntzan irakasten duten irakasleen % 100ek proiektuan parte hartu behar dute.

Aurreko ikasturteetan gainditu gabeko ikasgaiak dituzten ikasleek parte hartu beharko dute nahitaez, bai eta ikasturtean zehar ebaluazioetan ikasgairen edo eremuren baten gaitasun-ebaluazioa gainditu ez dutenek ere.

HEDATZEn parte hartzeak ez du inola ere ekarriko jantoki-zerbitzua desagertzea, eta planteatutako proposamenek garraio-zerbitzuarekiko bateragarritasuna jaso beharko dute.

Eskabideak 2024ko ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira, eta hautatutako ikastetxeek proiektua 2024ko irailaren 30a baino lehen zehaztu beharko dute. Proposatutako jarduerak hiru hilean behin ebaluatuko dira (ikastetxe bakoitzak Jarraipen Batzorde bat sortu behar du, familiek, ikasleek eta irakasleek osatua, zuzendaritza-taldeko kide bat buru dela, eta gutxienez hiru hilean behin bildu beharko da).

Proiektuan jada parte hartu duten ikastetxeak hautatzeko, Hezkuntza Ikuskaritzaren ebaluazio positiboa beharko da.

Hemen deskargatu dezakezue ebazpena informazio guztiarekin.

Web orri honetan ere aurki dezakezue: https://www.euskadi.eus/hedatze-proiektua/web01-a2hberri/eu/