Hernani Natura Herria, Elizatxo, Txirrita eta Urumeako ikasleek parte hartzen duten proiektu pilotua

2024-10-16

Ikasturte honetan Hernanin proiektu komunitario pilotu bat jarriko da martxan, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Elizatxo, Txirrita eta Urumea ikastetxe publikoek. Elkarrekin, ikastetxeen inguruko naturguneen sarea sortuko dute.

Proiektu komunitario pilotu honetan parte hartuko dute LH 3. eta LH 4. mailako Hernaniko ikasleek. Euren egitekoa ikastetxeen inguruan dituzten naturguneak identifikatu (zelai, baso, parke, urmael, erreka…) eta horien artean, hiru aukeratzea izango da, Hernani Natura Herriaren sarean txertatzeko.

Naturguneak identifikatu bitartean, Euskal Herriko eta, batez ere, Hernaniko naturguneetan bizi diren animaliak, haien bizitokiak etabar ezagutu eta ikasteko aukera ere izango dute herriko ikasleek.

Â