Herrera Ikastetxeak eta Intxaurrondo Hegoak beren patioak irekiko dituzte aisia osasungarriaren alde

2023-04-24

Altzako CEIP Herrera HLHI eta Intxaurrondoko CEIP Hegoa HLHI ikastetxeek Estatuko 12 hiritan garatzen den programa pilotu batean parte hartuko dute. Programa horren helburua haurrentzako bizimodu osasungarriak sustatzea da, eta, horretarako, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza bat bermatuko da, haurren bizi-ohiturak modu osasungarrian alda daitezen.

“Plan oneko patio irekiak” izena duen Programa hau bi ikastetxe publiko horietako patioetan egingo da, eskola orduetatik kanpo, bi orduz, astelehenetik ostiralera, Haurren Obesitatea Murrizteko Plan Estrategiko Nazionalaren (2022-2030) eta Lehen Hezkuntzarako 2022 Osasun Publikoko Estrategiaren barruan. Ekimen honen berritasun nagusia, Donostian ikastetxe publiko batzuek patioak arratsaldez irekitzea izateaz gain, ekimen honetan parte hartu nahi duten ikasleek horretarako kontratatutako begiraleen ikuskapena izango dutela.

Proiektuak doako jarduerak jarriko ditu abian hautatutako ikastetxeetako patioetan. Jarduera fisikoan eta bizitza osasungarrian kualifikatutako langileek dinamizatutako jarduerak izanen dira. Aisia aktiboko jarduerak dira, kiroletakoak, artistikoak eta ludikoak, jarduera fisiko aerobiko moderatua eta sukaldaritza osasungarriari, ongizate emozionalari, autoestimuari eta abarri buruzko tailer eta hitzaldiak.