Carlos Magro: “ikastetxeak ez dira aldatzen dekretuak inposatzen”

2019-09-03

Irailaren 5ean Bastidan (Arabako Errioxa) ekainaren 7an ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurretiko lehenengo jarduera egin genuen.

Carlos Magro hezkuntza eraldaketan adituak, hezkuntzako profesionalei eta familiei zuzendutako “Gure eskolak eraldatzen” lan saioa eskaini zuen Mañuetan. Irekitze-hitzaldi batekin hasi genuen saioa, ondoren lan talde mistoak sortu genituen gaurkotasunezko hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko, ikastetxearen antolakuntza, gatazkak ebazteko prozedurak edo elkarbitzitza, besteak beste.

Ezinezkoa liteke esaldi gutxietan adieraztea Magrok lan saioan botatako ideia guztiak. Dena den, hona hemen hezkuntzak dituen erronken inguruan hausnartzeko ideia batzuk:

GIZARTE KONPLEXU ETA ANITZEAN HEZI

Magroren ustez, zeregin bikoitz eta konplexu bat eskatu diogu eskolari: balore batzuk helaraztea, oinorde eta kultura bat, eta aldi berean gizartea bera aldatzea. Gero eta konplexuago eta anitzago bihurtu den gizarte bat hain zuzen ere, eta zailtasun hori klaseetan isladatzen da.

Zailtasun hori islatzen duten datuak eman zituen: Espainiar estatuko irakasleen % 46ak estresa pairatzen du. Irakaslea izatea ez da erreza, zeregin “neketsua, pazientzia eskatzen duena eta zaila da. Jendeak pentsatzen duena baino askoz gehiago eta politikariek uste dutena baino askoz gehiago”, Francisco Imbernónek bere liburuan (Ser docente en una sociedad compleja, Grao 2017) esaten duen moduan.

Irakasteko eta ikasteko modu berriak

Magroren esanetan, “gaur egungo teknologia berriak, erreminta kutxa bat izateaz gain, ikasteko inguru berri bat sortzen ari dira. Alfabetizazio prozesua, edukiekin dugun harremana, irakasteko eta ikasteko modu berriak, eta ikasgela eta etxearen, eta formala eta ez formalaren, arteko mugak aldatzen ari dira teknologia berriei esker”.

Magroren iritziz, teknologia berriek hiru erronka planteatzen dituzte:

  • Norbanakoaren ikasteko ibilbidea
  • Pertsona bakoitzari egokitutako ikasketa
  • Ikasketaren nonahikotasuna eta ikasketa gertatzen den espazio fisiko eta instituzionalen arteko mugaketa eza

INKLUSIBITATEAREN ETA EKITATEAREN ERRONKA

Guztientzako kalitatezko hezkuntza inklusibo eta ekitatibotik oso urrun gaude oraindik Magroren iritziz. Bere ustez, denon ardura da pertsona guztien hezkuntza bermatzea. Honek esan nahi du, inor baztertzen ez duen hezkuntza mota bat bermatu behar dugula, bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak direnak direla, bizitzaren esparru guztietan garatzeko aukerak ematen dituen hezkuntza.

Standfordeko Unibertsitateko irakaslea da Linda Darling Hammond eta bere hitzetan honek aldaketa gogorra suposatzen du hezkuntzan, informazioaren igorpenetik, betiko azterketetik eta kalifikazioetatik askoz haratago joatea suposatzen du. Adaptatutako hezkuntza eredu malgu batetara hurbiltzea, non hezkuntza inguruneak arrakasta lortzeko aukera zabalak eskainiko dituen.

Aniztasunari arreta jartzen diogunean dena aldatzen da: curriculuma, ebaluaketa, DENA”, adierazi du Magrok.

HEZKUNTZA INSTRUKTIBO ETA SELEKTIBOTIK, HEZKUNTZA HEZIGARRI ETA INKLUSIBO BATERA

Philippe Perrenouden hitzetan, hezkuntza mota berri honek gaitasuna eman behar dio ikasleari, “egoera guztietan modu egokian aritzeko, baliabide intelektualak eta emozionalak beharrezkoa den moduan eta denbora errealean mobilizatu eta konbinatuz”.

Ikasketa prozesuak ez du hobera egingo irakasteko moduak inposatuz: ezarritako curriculum bat, azterketen orokortzea… . “Ikastetxeak ez dira eraldatzen dekretuak inposatzen”, adierazi du Magrok. “Eraldaketa, berrikuntza eta aldaketa ez dago lege eta erreformen menpe, baizik eta ikastetxeen proiektuen eta profesionalen jardutearen menpe”. Aldaketa hezkuntzaren kulturan oinarrituta egon behar da, nola ikasten dugu kontuan hartzen eta azken hamarkadetan eman den hezkuntza hezigarri eta selektibotik, hezkuntza hezigarri eta inlusibo baterako aldaketan ere erreparatuz.

HEZKUNTZA HEDATU

Magroren esanetan oso garrantzitsua da eskola beste hezkuntza eragileei zabaltzea: “beharrezkoa da hezkuntzaren ikuspuntu zabala berreskuratzea, ekintzen beste testuinguruen eta beste hezkuntza eragileen garrantzia onartzen norbanakoaren ikasketan, eta hezkuntza formaleko instituzioen funtzioak, helburuak, antolakuntza eta funtzionamentua birpentsatzea”.

Bere ustez, ikasketa prozesuak personalizatzeko, aldaketa sakonak egin behar dira:

  • Eskola curriculumean
  • Ikastetxeen antolakuntzan eta funtzionamenduan
  • Irakaslegoaren formakuntzan

Ezin dugu pentsatzen jarraitu klase barruan eta kanpoan gertatzen dena bi ingurune desberdin direla, isolatuak eta banatutakoak”, adierazi zuen Magrok. “Hedatutako hezkuntza bat behar dugu”. Horrek ikastetxetik irten eta beste eragileei sartzen uztea eskatzen du. “Proiektuekin lan egiten dugun bakoitzean hezkuntza zabaltzen dugu, diziplina desberdinak, gelak, mailak eta ikaslegoa zeharkatuz eta nahastuz. Are gehiago proiektu hoiek komunitatearen onurarako direnean eta gure komunitatearen arazoak eta beharrei erreparatzen badiete”, azaldu zuen.

BAIKORTASUNA BERRESKURATU

Ikastea ez dago espazio zehatz batzuei lotuta (hezkuntza erakundeak, ikasgelak), ezta epe batzuei ere ez (eskolatze-aldia, hezkuntza formala), azaldu zuen Magrok. Ez dago lotuta ere ezagutza eremu zehatz batzuei (ezagupen abstraktuak, faktikoak), gaitasunei (kogbnitiboak), ezta normalizatutako eta estandarizatutako curriculum eta hezkuntza egitarauei ere.

Ikaslegoaren ikasketa bultzatzeko xedez, hezkuntza erakundeek euren barne gaitasuna hobetu behar dute, arlo hauetan egin behar dute lan:

  • Xedea, ikuspuntua eta baloreak partekatzen dituzten komunitate profesionala eraiki behar dute.
  • Denon artean banatzen den talde lidergoa.
  • Praktika profesionalak konpartitu behar dira; ardura, errespetua eta elkarren arteko laguntza landu; taldean lan egin eta elkarri lagundu; ardura kolektiboa landu eta irekita egon sare eta aliantzetan lan egiteko.

Magrok mezu baikor batekin amaitu zuen lan saioa: “gaur egun galduta diruedin baikortasuna berreskuratu behar dugu. Eta horretarako lorpenak konpartitu behar dira; ikastetxeen eta irakasleen proiektuak ikusarazi, eta ekintzak, arazoak, zalantzak eta proiektuak partekatuko dituzten hezkuntza sareak sortu”.

+ info: https://carlosmagro.wordpress.com/

https://alea.eus/araba/1568287980420-errioxa-eskola-aldatu

https://alea.eus/araba/1568288430417-hezkuntzan-aldaketa-periferia