“Hezkuntzan familien ahotsa” Jardunaldia ospatuko da Donostian martxoaren 3an

2020-02-24

Euskadiko Eskola Kontseiluak, 2018-2020 urteko Planaren barruan, 3. Helburua Gizarte-eragile guztien parte-hartzea areagotzea izan zen. Helburu hau lantzeko asmotan, Kontseiluak EHEko kide diren gurasoen federazioekin elkarlanean, sentsibilizazio jardunaldi bat antolatu du FAMILIEN AHOTSA HEZKUNTZA lemapean.

Familiek ikastetxeetan duten parte hartzea gero eta txikiagoa da. Zeintzuk dira arrazoiak? Zer ondorio ditu ikastetxeetarako, ikasleentzat eta familientzat? Nola parte har dezakegu gure seme alaben ikaskuntza prozesuan? Aldaketa handiko eta garrantzitsuko uneetan gaude; nola har dezakegu parte horietan?
Galdera horiek eta beste batzuek erantzunak eta esku hartzeko proposamenak eskatzen dituzte, eta familiek eman behar ditugu, lehenik eta behin.

Gipuzkoako jardunaldiaren azalpena

Jardunaldia Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, II eraikina, (magisteritza erikina zena) egingo da martxoaren 3an, 18:00etik 20:30era. Aditu batzuek emango duten hausnarketaren ondoren, taldeak sortuko dira gogoeta egiteko eta zenbait gairi erantzunak emateko: parte-hartzearen diagnostikoa, kausak, hezkuntza-komunitate osoaren proposamenak eta konpromisoak.

IZENA EMATEA
Sarrera doakoa da edukiera bete arte, eta bertara joateko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: huisbce1@euskadi.eus

Adierazi:
-Izen-abizenak
Harremanetarako telefonoa
-Posta elektronikoa
-Ikastetxea
-Udalerria

PARTE-HARTZAILEAK:
Paloma Moruno Torres: GSD Hezkuntzako Berrikuntza eta Prestakuntzako Zuzendaria.Psikopedagogian lizentziaduna eta Hezkuntza Plangintzan eta Berrikuntzan aditua. Metodologia kooperatiboa errazten du, estatuko eta nazioarteko irakasleen zentroetan. Guraso-taldeetako prestatzailea gai psikopedagogikoetan, maila teoriko-praktikoan.

Javier Monzón Gónzalez: Pedagogian lizentziaduna eta Hezkuntzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Saileko irakasle titularra. Ikertzailea eta hainbat liburu eta hezkuntza-materialen egilea.

DINAMIZATZAILEAK:
María Teresa Ojanguren: Euskadiko Eskola Kontseiluko Presidente ordea.
Nélida Zaitegi: Euskadiko Eskola Kontseiluko Presidentea

Parte hartze jardunaldia – programa