Hezkuntzaren lege-proiektuari buruzko iritzia eman dugu Legebiltzarrean

2023-06-09

Hezkuntzaren lege-proiektuari buruzko agerraldia egin dugu gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Bertan, proposatutako testuari ezezko borobila eman diogu eta prest agertu gara eskola publikoaren erronkei eta beharrei erantzuteko prestutasuna agertzen duten taldeekin elkarlanean aritzeko.

EHIGEren iritziz, hezkuntza-araudi berri orok egungo arazoei erantzun eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko mekanismo zehatzak artikulatu behar ditu.Hala, lege-aurreproiektu hau aztertu dugu, egungo egoeratik eta hezkuntza publikoak dituen erronketatik  abiatuta, arlo hauek kontuan hartuz:

  • Hezkuntza-eredu publikoaren zentralitatea.
  • Hezkuntza-plangintza eta eskola publikoaren perimetroa handitzea.
  • Inbertsio-plana eta ikastetxe publikoen azpiegituren hobekuntza.
  • Hizkuntza-eredua.
  • Ikastetxe publikoen autonomia eta gobernantza-eredua.
  • Zerbitzuak.

Arlo horiek aztertuz, egungo egoeratik abiatuta, argi geratu zaigu lege-proiektu horrek ez diela erantzuten eskola publikoen beharrei; are eta gehiago, egungo egoerarekiko atzerapausoak proposatzen dituela.

*Irakurri hemen testu osoa: EHIGE Legebiltzarra 2023-6-9

*Agerraldia ikusi hemen.