IDENTIFIKAZIO FISKAL ZENBAKIA (IFZ)
2023-10-16
Oso garrantzitsua da guraso elkarte guztiek Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) eguneratuta izatea. Elkartearen estatutuetan agertzen den izenak IFZ txartelean agertzen den izen bera izan behar du. Elkartean izena aldatu baduzue edo IFZ txartela eguneratu behar baduzue, hemen aurkituko duzue informazio guztia.
Zer da IFZ txartela?
IFK/IFZ elkartearen identifikazio-agiria da, eta hori pertsonentzat, NANa da
Â
Zer gertatzen da IFZrik aurkitzen ez badugu? edo elkartearen izena aldatu badugu eta orain IFZren txartelean agertzen denarekin bat  ez badator ?
IGE bakoitzak bere IFZ eguneratua izan behar du. Hori GARRANTZITSUA da dirulaguntzen eskaerari dagokionez arazorik ez izateko.
Nola eguneratzen edo berreskuratzen dugu IFZ txartela?
Nahitaez bete behar da Bizkaiko Foru Ogasunaren 036 EREDUA.
– Galdu baduzue, 12. laukia markatu beharko da.
– Izen soziala (IGE izena) edo forma juridikoa aldatzeagatik bada, 13. laukia markatu behar da.
Nola izapidetuko dugu?
- Aurrez aurre:
036 EREDUA beteta aurkeztu behar da Bizkaiko Foru Ogasunaren edozein bulegotan.
Honako dokumentazio hau eraman behar dugu:
-
- 036 ereduaren inprimakia (beteta). 1. eta 2. orrialdeak, guztira, 4 orri baino ez dira eman behar:Â DOKUMENTUA
- Estatutuen fotokopia.
- Batzarra Elkarteen Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.
- 036 eredua sinatzen duen pertsonak elkarteko batzordeko kide izan behar du.
Hemen 036 EREDU betearen adibide bat ikus dezakegu:Â ADIBIDEA |
- Elektronikoki:
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango da:Â https://apli.bizkaia.net/BizkaiBai2/SmartLink/IntroducirDatos.asp
-
- Ziurtagiri elektroniko hauetako bat eduki behar duzue: Izenpe ziurtagiri elektronikoa eta FNMT.
- Estatutuak eskura izatea gomendatzen dizuegu, elkartearen izena behar bezala jartzeko.