IGEa kudeatzeko sei dokumentu
2021-05-18
Zalantzak dituzue estatutuak berritzeko moduari buruz? Ez dakizue elkartearen diru-sarrerak eta gastuak nola antolatu? Nola kontratatzen ditugu begiraleak eskolaz kanpoko jardueretarako?… Zalantza horiek guztiak argitzen laguntzeko, zuen elkartea antolatzen eta kudeatzen lagun diezaguketen dokumentu batzuk prestatu ditugu.
Ikasturte hasieran bi dokumentu sortu genituen eta azkenaldian beste lau egin ditugu:
– ZAINTZA, COVID GARAIKO GOMENDIOAK: zaintza/goiztiar txikien zerbitzua beharrezkoa da familia eta lana bateragarri egiteko, horregatik gomendio batzuk prestatu ditugu, lagungarri izango direlakoan.
– ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK COVID GARAIAN: eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko orduan kontuan hartu behar dituzuen alderdi garrantzitsuenak.
- NOLA BERRITU ESTATUTUAK: Zuen estatutuetan edo elkartearen izenean aldaketak egitea pentsatzen ari bazarete, hemen daukazue laguntza pixka bat.
- KONTRATAZIOAK: Elkarteak kontratazioak egiteko modurik onena aukeratuko du, hainbat aldagairen arabera: familien eta elkartearen eskuragarritasun ekonomikoa, jarduera mota, espazioak eta denborak, etab.
- ELKARTE BATEN DIRU-SARRERAK ETA GASTUAK: IGE baten ekonomia, diru-sarrera nagusiei dagokienez, kuota eta dirulaguntzetan oinarritzen da batik bat; eta ikasleentzako eskolaz kanpoko jarduerak eta familientzako prestakuntza-jarduerak izaten dira gastu garrantzitsuenak.
- IGE BATEN KUDEAKETA- ETA ZUZENDARITZA-ORGANOAK: Gurasoek eta legezko tutoreek osatzen dugu IGEa, irakaskuntza publikoaren defentsak elkartzen gaitu eta geure seme-alaben eskola hobetzeko xedea dugu.
Dokumentu horiek guztiak orri honetan aurki ditzakezu:
DOKUMENTU LAGUNGARRIAK
Urtean zehar, zuentzat interesgarriak diren gai gehiagoren inguruko dokumentuak sortzen jarraituko dugu. Gai jakin baten inguruan interesa baduzue, ez izan zalantzarik eta jakinarazi gure bige@bige.eus helbidean.