IGEentzako 2022ko dirulaguntzen ebazpena eta justifikazioa

2022-11-17

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe publikoetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak arautzen dituen aginduaren ebazpena argitaratu da. Justifikazioa egiteko epea 2022ko abenduaren 2ra arte egongo da zabalik, baina azken unerako ez uztea gomendatzen dizuegu.

Lehenengo urratsa esleitu dizueten eta justifikatu behar duzuen zenbatekoa egiaztatzea da; gero, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu eta zuen karpetan sartu behar zarete dirulaguntza onartzeko. Emandako laguntza justifikatzeko, justifikazio-eranskina bete eta zuen karpetara igo behar duzue fakturekin batera.

Kontuan hartzeko:

  • Fakturak IGEaren izenean egon behar dira.
  • Justifikatutakoaren % 50, gutxienez, prestakuntza-gastuei dagokie.
  • Dirulaguntzari 10 eguneko epean idatziz uko egiten ez bazaio, onartutzat joko da.
  • Eusko Jaurlaritzak IGEari guztizkoaren % 75 ordainduko dio laguntza onartzean, eta justifikazioa aurkezten denean gainerako % 25a ordainduko da.
  • Justifikazioa aurkezteko azken eguna: 2022ko abenduaren 2a.

Laguntza behar baduzue edo zalantzarik baduzue, jar zaitezkete harremanetan zuen federazioarekin.