Ikasleen laguntzari esker, Alkartasuna Lizeoak Haitin eskola politekniko bat eraikitzen parte hartuko du

2025-02-04

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko 6. mailako ikasleek 1.000 euro inguru eman dizkiote Herriak Elkarlanean elkarteari eta hainbat ekintza barne hartu dituen Elkartasun Programa bat garatzen ari dira. Abenduan, adibidez, azoka txiki bat egin zuten eta dirua bildu zituzten Gabonetako abestiekin.

Bildutako dirua Haitin eskola politekniko bat eraikitzeko erabiliko da, Marbial izeneko herrixkan. Gainera, larrialdi-egoeran dauden 400 familientzako laguntza bideratuko da elikagaiak erosiz.