Ikasle bakoitza zein ikastaldearen ongizatea ezinbestekotzat dugunez, hauek guztien emozioen adierazpena ahalbidetzen dugu; gure esku-hartzeak balio heziketan oinarria izanik.
Jolasa lan-tresna gisa dugu eta honen bidez, ikasleak gero eta erosoago sentitzen direnez, jolas bakoitzaren amaieran norbanako zein taldearen emozioak partekatzen ditugu; bizikidetzara bideratutako aurre-pausoak emanez.
Hau dela eta, egunerokotasunean izandako bizipenei aurre egiteko behar izandako gaitasunen trebatzean laguntzeko aukera dugu; ondorioz, taldean suertatutako gatazken ebazpenerako funtsezkoa den hausnarketa errazten dugu. Beti ere, eskolako hezitzaile ezberdinekin elkarlanean aritzeko beharrezkotasuna azpimarratuz.
Honetaz gain, gurasoek hau guztian duten funtzioa aintzakotzat hartuz, hauek ere Baikaratik eskainitako formazio tailerretan parte hartzera animatzen saiatzen gara; Guraso Elkarteekin, harremana dugula ahaztu gabe.