Ikasleentzako istripu asegurua 21-22
2021-09-03
Aurreko ikasturteetan bezala, elkarteko kide diren guraso guztiei eskola-asegurua eskaintzen dizuegu. Borondatezko asegurua da. Ikastaro honen prezioa 13,60 eurokoa da ikasle bakoitzeko.
Aseguru poliza Mutua General de Seguros konpainiaren kontura da, eta IKASLARIN enpresaren bidez ematen du laguntza medikoa. Arreta odontologikoa 601, 01 €-raino, eta betaurrekoak haustea, 150,00 €-raino.
Hemen aurki dezakezue estaldura orokorra.
Zure IGEak aseguru hori erabili nahi badu, BIGEra (gisasi@bige.eus) bidali behar duzue urriaren 1a baino lehen, honako datu hauekin:
– Guraso-elkartearen izena – Ikastetxea
– Aseguratutako ikasleen izen-abizenen zerrenda (word edo excel)
Hemen aurki ditzakezue familientzako protocoloa eta IGE-guraso elkarteentzako protokoloa, bai eta dekalogo bat ere.