Ikastetxeen karabana Tolosan ibiltzen hasi da udaltzainen zuzendaritzapean

2022-09-23

Mugikortasunaren Astean murgilduta, egun hauetan Tolosan hainbat ekimen jarri dira martxan, besteak beste, udaltzaingoaren zuzendaritzapean gaur hasi den eskola-karabana.

Ikasturte osoan, 8:30ean, bi talde osatuko dira, Triangeluko plazatik Tolosako ikastetxeetara, ikasleek, bizikletan eta patineteetan, udaltzaingoarekin modu arduratsu, ordenatu eta seguruan joan daitezen.

Talde bat alde zaharretik Samaniegoko eskolaraino abiatuko da. Ibilbideak beti Udaltzaingoarekin batera egingo dira. Parte hartzen duten ikasleek bide-prestakuntza jasoko dute lehen hamar minutuetan, eta, beraz, 08:40an ikastetxera abiatuko dira.

Ikastetxeetarako joan-etorriez haratago, ikasleek egunerokotasunean modu arduratsuan jokatzeko irizpideak eta oinarriak ikastea nahi dute. «Horrela, jarraipena emango diete orain arte udaltzaingoak urtean behin edo bitan ikastetxeekin elkarlanean landutako bide-heziketa tailerrei, heziketa arloan urrats bat gehiago emanez, eta, aldi berean, mugikortasun iraunkor, aktibo eta autonomoa sustatuko da Tolosako ikasleen artean, haien segurtasuna udaltzaingoaren laguntzaren bitartez uneoro bermatuz», adierazi du udalak.