Kudeaketa eredu berri oro printzipio hauetan oinarritu beharko litzateke, beste batzuen artean:
- Ikastetxearen autonomia erabakitzeko nola kudeatu nahi duen eskola-jantokia: ikastetxeak erabaki behar du OOGaren bidez, nolako kudeaketa eredua nahi duen jantokiarentzat.
- Ikastetxeko antolaketa, OOG eta Jantoki-batzordearen bidez, espazioaren izaera pedagogikoa bermatzeko: jantokiak tresna pedagogiko oso baliagarria da eta ikastetxeak zehaztu dituen helburuekin bat egin behar du (autonomia eta berdintasuna, ingurugiroa zaindu, eta abar).
- Eusko Jaurlaritza edo beste erakunde publikoen erantzukidetasuna:Â espazioaren kudeaketa publikoaren bermea, osasun bermeak, erantzukizun zibila, lan-baldintza duinak, eta abar. Ikastetxe publiko bateko jantokiak publiko izaten jarraitu behar du.
- Eredu osasungarria, hezkuntza-irizpideetan oinarritua, ingurugiroarekiko errespetuan (Km 0) gure inguruko garapen soziala eta ekonomikoa sustatuko duena.
Dei bat egiten diegu alde guztiei orain arte bezala elkarlanean aritzeko helburu hori lortu ahal izateko.