«NEGU SOLIDARIOA» Ortuellako BHIko ikasleek antolatutako proiektu bat

2022-02-18

Arropa biltzearen bitartez, ikasleek bigarren eskuko arroparen kontsumoa bultzatu nahi dute, Amsterdam, Berlin edo Londres bezalako herrialde eta hirietan hain ohikoa dena, eta aldi berean, moda jasangarria sustatu: ingurumena eta berain langileak zaintzen dituen moda industria edo markak (modaren industria munduko bigarren kutsatzaileena da eta milaka langileren lan-eskubideak urratzen ditu beste herrialde batzuetan).

Kasu honetan, ikasleek Koopera-rako arropa bilduko dute. Erakunde honek arropa bildu, sailkatu eta berriro merkaturatzen du, bai arropa bezala, bai arropa egiteko oihala edo haria bezala. Horrela, zero hondakinera murriztu dute modaren industriaren ingurumen inpaktua. Aldi berean, Kooperak bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea bultzatzen du produkzio-prozesu horretan guztian, bigarren eskuko dendetan kontratatuz.

Bestalde, mugikorren bilketak teknologia berrien erabilera eta kontsumo arduratsuagoa sustatu nahi du herritarren artean, gure gailu elektronikoen ekoizpen prozesuaren atzean giza eskubideen eta lan eskubideen urraketa sistematikoak baitaude, batez ere, hauek egiteko mineralak erauzten diren herrialdeetan. Alde horretatik, mugikorren bilketak tresna elektronikoen birziklapena sustatzeko balioko du, bertan dauden mineralak aprobetxatzeko eta, horrela, ingurumenean eta gizakietan eragin negatiboa gutxitzeko.

ARROPA BILKETA - RECOGIDA DE ROPA_page-0001
FB_IMG_1645018524743

Jasotzen diren mugikorrak Alboan erakundeari emango zaizkio. Erakunde hori arduratzen da mugikorren birziklapena kudeatzeaz eta birziklatze horretatik lortutako dirua haurrentzako hezkuntza proiektuak eta Kongoko emakumeen egoera hobetzeko proiektuak bultzatzen dituzte (Koltan eta beste mineral batzuk ekoizten dituen herrialde nagusia Kongo da).

Bi bilketak otsailaren 1etik martxoaren 31ra egongo dira indarrean Ortuellako hainbat tokitan. Alde batetik, arropa jasotzeko guneak Ortuellako Institutuan, futbol zelaian, kiroldegian, OKEn eta Gorbeia Aretoan daude. Mugikorren bilketari dagokionez, biltzeko guneak Ortuellako Institutua eta OKE izango dira.

Azkenik, ekimen honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, INVIERNO SOLIDARIO honetan, eta guztion artean gure ekarpena egiten saiatu, milaka pertsonaren egoera hobetzeko eta ingurumena zaintzeko. Horretarako, mugikor zaharrak eta erabiltzen ez ditugun arropak erreskatatu besterik ez dugu egin behar, eta punturen batean utzi.