Irakurketa kluba Mendaro eskolara itzuli da
2023-01-10
Arno Guraso Elkarteak irakurzaletasuna zein liburuekiko interesa sustatzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko irakurketa kluba antolatu du bigarren urtez jarraian, Mendaroko udal liburutegiaren laguntzarekin. Aurten Danobat taldea ere gehitu zaigu laguntza emanez.
Abenduaren 15ean izan zen lehen saioa.
Haur Hezkuntzatik LH6ra arteko ikasleentzako sortu dute irakurketa kluba eta hiru adin tartetan banatua dago: HH5etik LH2ra (17:00-17:40); LH3 eta LH4koak (17:45-18:25); LH5 eta LH6koak (18:30-19:15).
Ekainera arte hileko saio bat egingo da, ostegunero (apirilean ez da saiorik izango). Haurrei ipuinak kontatuko zaizkie eta zenbait liburu ere proposatuko dira irakurtzeko. Haurrek zerrenda horretatik bere gustukuena aukeratu ahal izango dute eta etxera eramango dute liburua, hilabetera itzultzeko konpromisoa hartuta. Hurrengo saioetan liburu horien inguruan solastuko dute, eta kantu-jolasak ere egingo dituzte. Irakurketa-kluba dagoen egunetan liburutegia itxita egongo da. Egunak honako hauek dira: urtarrilak 19, otsailak 16, martxoak 16 eta maiatzak 18.