Itsaso Ezkion ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien logoa aurkeztu dute

2024-10-23

Ekainaren 8an Ezkio Itsason ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren logoa aurkeztu dute, haritz hosto baten geometrizaziotik sortutakoa. Miriam Otamendik sortu du 2025eko festaren logoa.

Herri eskolako haur talde batek esan bezala, “haritz hostoaren irudia genuen buruan, eskolatik egindako hainbat irteeretan ikasi eta ikusitakoaren isla gisa”. Gainera, eskolako parkea kokatua dagoen eremuan, hau baino lehen, haritz bat omen zen.

Festako antolatzaileek adierazi dutenez, “haritz geometriko honek, era berean, bata bestearen segidan kokatzen diren beso zabalduak, besarkada bailitzan, irudikatzen ditu; babes gune bat sortuaz”. Horretaz gain, kolore, forma eta tamaina ezberdinek aniztasuna irudikatzea dute helburu.

Instagrameko kontu honetan jarrai ikus ditzakezu Ezkio Itsason egingo den festaren azken nobedadeak.

Ezagutu Ezkio Itsasoko herri eskola eta ekainaren 8an, denok Ezkio Itsasora!