Itzuli da Gain Zuriko ikasleen egutegia, euskal aktoreak protagonista direla
2025-01-24
Jon Plazaola, Gorka Zufiaurre, Barbara Rivas, María Redondo, Iker Galartza, Itziar Ituño, Anjel Alkain, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta, Aritz Kortabarria, Nerea Mazo eta Kontxu Odriozola dira Urretxuko Gainzuriko ikasleek 2025 honetarako sortutako egutegiko hamabi hilabeteetako protagonistak. Proiektu honetan, Lehen Hezkuntzako 3 urtetik seigarrenera bitarteko ikasleek ikasturte hasiera bakoitzean parte hartzen dute, eta erakusketa bat egiten da.
Euskal aktoreak izan dira aurtengo egutegirako aukeratutako gaia, ‘Aktoreak antzezten, euskara amesten’ izenburupean. Gainzurik 27 urte bete ditu egutegi hau egiten.