Jantoki-batzordeak indartzeko ikerketa-partehartzaile taldearen lehenengo bilera egin dugu

2021-09-28

Irailaren 25ean Ikerkuntza, Akzioa, Partehartzea izeneko proiektuaren lehenengo saio presentziala egin genuen, Bidezko Elikadurak eta EHIGEk antolatuta.

Prozesuak 12 hilabeteko iraupena izango du eta helburua ikastetxeetako jantoki-batzordeak indartzea izango da, erraminta eraldatzaile bihurtu daitezen.

Lantaldea 20 ikastetxe publikotako familiek osatzen dute.