Kirol Lanbideen Legea eta bere aplikazioa Eskola Kirolean

2023-04-26

2022ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn EAEn jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan sartzeari eta aritzeari buruzko legea.

Legeak kalitatezko jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika inklusiboa sustatu eta garatu nahi du, kirolaren dimentsio soziala kontuan hartuta, garapen pertsonalean eta kohesio sozialean
duen eraginagatik.

Helburua da kirol-zerbitzuen eskatzaile edo erabiltzaileei zerbitzu horiek ezagutza tekniko espezifikoak aplikatuz eskain dakizkien eskubidea zaintzea, kirol-praktika segurua sustatzeko eta kirolarien edo zerbitzu horiek hartuko dituzten erabiltzaileen osasunean edo osotasun fisikoan edozein kalte saihesteko.

Lege honek arautzen dituen lanbideek barne hartzen dituzte hezkuntzaren, aisiaren, lehiaren eta zuzendaritzaren eremuak. Eremu horietako bakoitzean onartu da lanbideren bat.

 

Legearen laburpen bat prestatu dizuegu, Aldundiak Eskola Kirolera pixkanaka egokitzeko aurreikusi duen plana jasotzen duena.

LEGEAREN LABURPEN TXOSTENA

 

Honetaz gain, hemen dituzue Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren plangintza eta haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa:

Kirol bakarra

Kirol anitzak

Haurrak babesteko protokoloa