Lardizabal Zaldibiako Herri Eskolako ikasleriak ‘Utopia konkretuen laborategia’ proiektuan parte hartzen du
2023-03-15
‘Utopia konkretuen laborategia’ Zaldibiako Udaletxean hasi berri da. Herriko plaza berriaren planifikaziorako urrats berri bat da, eta San Joan bezperan aurkeztea espero da. Lardizabal herriko ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 24 ikaslek parte hartu zuten egun horietan Zaldibiara joan ziren Innsbruck-eko Arkitektura Fakultateko ikasle-taldeak prestatutako dinamikan.
Hiru ‘eremu’ desberdin izan zituzten gazteek udaletxeko gelan. Lehenik eta behin, horman jasotako 17 proposamenak aztertu zituzten, eta postic-en bidez interakzioan aritu ziren, irudi bakoitzak zer transmititzen zien adierazteko. Bertan, hainbat ideia biltzen ziren, hala nola, ibaiko sarbideak, berdeguneak eta zuhaitzak jartzea, funtzio anitzeko estalpe bat sortzea eta beste asko ere. Ondoren, zaldibitar gazteak lanean hasi ziren, arkitekturako ikasleek haientzat prestatutako maketaren bidez.
Gazteen ondoren, beste talde batzuen txanda iritsiko da, hala nola, gurasoena, irakasleena, Zaldibiako osasun-langileena, mendizaleena eta koadrilena; hauek guztiek ere etorkizuneko arkitektoen aurrean beren ikuspuntua eta beharrak eskainiz.