Las Viñas eskolako IGEak formakuntza tailerrak antolatzen ditu bere familientzat

2025-02-25

Otsailaren 19an, Las Viñas eskolako IGEak afektibitate eta sexu-hezkuntzari buruzko tailerra antolatu zuen. Bertan, komunikazioa eta hezkuntza hobetzeko interesa zuten familiek parte hartu zuten. Carmen Santamaría psikopedagogoak eman zuen saioa, eta tresnak eta orientazioa eskaini zituen gertuko giro parte-hartzailean.

Bertaratutakoek oso positiboki baloratu zuten prestakuntza, konfiantzazko espazio batean zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera azpimarratuz. IGEa pozik agertu da tailerrak izan duen harrerarekin eta etorkizunean horrelako jarduerak antolatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du.

BIGEk aktiboki laguntzen du prestakuntza horietan, bai profesionalak bilatzen, bai laguntza ekonomikoa ematen, tailerraren kostuaren %10 bere gain hartuz.

Garrantzitsua da prestakuntza hezkuntza-komunitate osorako. Zeuen ikastetxean zerbait antolatzen ari zarete? Anima zaitezte!