Leioako Txomin Aresti eskolak Euskadiko FIRST LEGO Leaguen parte hartu du lehen aldiz
2024-03-19
Leioako Txomin Aresti eskolak Euskadiko FIRST LEGO Leaguen parte hartu du lehen aldiz.
Eskolaz kanpoko robotikako bi taldetan antolatuta, 6-7 urte bitarteko 12 ikaslek parte hartu dute, aurreneko aldiz, FIRST LEGO Leagueko Explore sailean. Esperientzia asko gozatu dute, eta datorren urtean itzultzeko irrikitan daude.
Leioako Txomin Arestiko eskola Euskadiko FIRST LEGO Leaguen izan da aurten lehen aldiz. Joan den martxoaren 2an, eskolaz kanpoko robotikako bi taldetan antolatuta, 6-7 urte bitarteko 12 ikaslek parte hartu zuten, aurreneko aldiz, zientzia eta teknologiarekin lotutako txapelketa horren Explore sailean.
Taldeetako batek skateri buruzko proiektua aurkeztu zuen, eta besteak, berriz, bideojokoei buruz. Esperientzia ikaragarria izan da Txomin Arestiko ikasleentzat, eta datorren urtean itzultzeko irrikitan daude.
Txomin Arestiko Gurasoen Elkartetik esker beroenak helarazi nahi dizkiete Edurobotici, Sergiori, Nuncyri, Lexuriri eta Markeli, proiektuan eskainitako laguntza eta inplikaziogatik.
FIRST LEGO League Euskadi
6 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea du helburu FIRST LEGO League Euskadi txapelketak. Aurtengo edizioa 15. izan da, Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen egin dute, eta 171 ikasle-taldek beren berrikuntza-proiektuak eta robotak defendatu dituzte.
Nazioarteko mailan urtero 110 herrialde baino gehiagotako 6 eta 16 urte bitarteko 650.000 gaztek baino gehiagok hartzen dute parte.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du FIRST LEGO League Euskadi, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta EHUrekin batera.