LH eta DBHko etapen arteko lotura aztertuko du HEIZEk jardunaldi pedagogikoetan

2022-11-08

HEIZEk “Etapen arteko lotura” X. Jardunaldi Pedagogikoak egingo ditu azaroaren 10ean Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Beste edizio guztiak bezala, Eskola Publikoaren ahalduntzearen gai nuklearretan zentratuko da jardunaldia, adituen begiradaz hornituz eta eguneroko errealitatearekin uztartuz. Horretarako, hamargarren edizioan aurrez-aurreko solasaldi eta eztabaidari berebiziko garrantzia emango zaie.

Jardunaldien edizio honetan etapen arteko loturari helduko zaio. Izan ere, ikastetxe publikoetako ikasleek Haur eta Lehen hezkuntzako bidea nahikoa “naturala” egiten duten bitartean, LHtik DBHrako loturan zalantza handiagoak daudela ohartarazi dute behin baino gehiagotan familiek.

Ikastetxe ezberdinen arteko koherentzia metodologikoa, ebaluazio konpetentzialaren elkarrelikatzea, koordinazio espazio edota denborak, elkarrekintza dinamikak, eta abar izango dira hizpide. Hauek izango dira jardunaldien ardatz programatikoak:

  • Etapen arteko loturaren erronka ikastetxeetan.
  • Ebaluazio konpetentzialaren ekarpena etapen arteko harremanean.
  • Koordinazio estruktura berrien aukerak eta baldintzak.
  • Egungo egoerari hurbilpen praktiko partekatua.

 

Egitaraua:

9:00-9:15   Akreditazioa

9:15-9:45 Hasiera ekitaldia

9:45-10:45 Mila Naranjo (UVIC): “Irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuen eta gaitasun-izaerako ebaluazio-prozesuen arteko koherentzia” Ebaluazio-praktikei lotutako erabakiak etapen arteko erlazioan. (Gazteleraz)

10:45-11:45 Nerea Permach (EHU): “Koordinazio estrukturak etapen arteko loturaren mesedetan.”

11:45-12:15 Kafe atsedena

12:15-13:45 HEIZE koordinazio taldea

Ariketa praktikoa: Egungo egoeraren azterketa, lehen hurbilpena.

13:45 Itxiera

 

Animatu eta eman izena!