Mahai-joko batek Orioko Zaragueta eskolako eskola-komunitate osoa inplikatzen du
2022-07-06
Baleatik Balera mahai jokoa urte osoan zehar egin dute ikasleek, irakasleek, gurasoek eta Orioko Zaragueta eskolako laguntzaileek.
Lan-taldearen erreferentea Orioko curriculuma izan da, bai jokoa pentsatzeko eta egiteko orduan, bai herriari eta herritar garrantzitsuei buruzko informazioa biltzeko orduan, testuak idazteko, zuzentzeko, argazkiak aukeratzeko, marrazteko… Baita eduki ludikoak erabakitzeko, lanak banatzeko eta horiek egiteko modua diseinatzeko orduan ere: ezagutza eta belaunaldien arteko transmisioa partekatzeko orduan. Honen harira, egun batzuetan zehar DBHko ikasleak gelaz gela ibili ziren, haurrei jolasaren berri emanez.
Jolasa Eskolaren Egunean aurkeztu zen, ekainean, eta dagoeneko salgai dago herriko dendetan.