Maiatzak 25: denona eta denontzako Euskal Eskola Publikoaren alde eta segregazioaren kontrako kontzentrazioa

2018-05-14

Maiatzaren 25ean denona eta denontzako Euskal Eskola Publikoaren aldeko eta segregazioaren kontrako kontzentrazioa antolatu du Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak.

Eskola publiko anitza, inklusiboa eta kalitatezkoa aldarrikatzen dute, umeak beren familien maila sozioekonomikoa, sexua, jatorria zein sinesmena edozein izanda ere, aukera berdintasunean hezi nahi dituena, eta euskal hezkuntza sistemaren ardatz eratzailea dela ozen esan nahi duena.

Horrekin batera, egunez egun sinetsi eta haren alde lan egiten dugun eskola honen indarra nabarmentzeaz gain, bertan gertatzen ari diren segregazio egoerak ere salatuko dituzte.

Kontzentrazioa hiriko hiru leku ezberdinetatik aterako diren 3 zutaberekin hasiko da (erantsitako taulan zein elkargune dagokizuen aztertu ahal izango duzue).

18:30etan, 3 zutabe hauek Andra Mari Zuriaren plazan batuko dira. Behin guztiok elkartuta, banatuko dituzten kartoizko kutxak erabiliz (Guraso Elkarteei kutxa bana banatuko zaie) , gure euskal eskola publikoaren hormak eraikiko ditugu era sinbolikoan. Kutxa bakoitzean sortu nahi dugun euskal eskola publikoaren ezaugarriren bat edo batzuk idaztea proposatzen dute. Zutabe bakoitza Andra Mari Zurira heltzean, ikastetxeko ikasle batek eraikin sinbolikoan jartzea da ideia.

Parte hartu!

-Kartela deskargatu: kartela maiatzak 25

-Zutabeei buruzko informazioa: zutabeen ibilbidea eta zutabeen banaketa