Martxan da Uribarri Institutuan patio inklusiboa izateko proiektua

2023-12-14

Basauriko Uribarri institutuan, IGEek, ikasleek eta irakasleek institutuko patioa guztiontzako lekua izango duen espazio inklusibo bihurtzea proposatu dute. Hori lortzeko, hiru fase finkatu dira:

– Patioko berdegunea berreskuratzea.

– Ping-pong mahai bat erostea

– Lurzoruak hainbat jarduerarekin pintatzea

Lehenengo fasea badago martxan. Joan den abenduaren 5ean, Sagarrak elkarte ekologistarekin batera, eta gaian aditua den Mentxuren eskutik, lan-jardunaldi batzuk egin zituzten lurra egokitzeko eta kalendulak, arrosondoak, aloe vera… landatzeko, lorategi txiki bat sortu arte.

Jarduera honek, ondo zaindutako berdegune erakargarri berriak sortzeko balio izateaz gain, parte hartzaile askorentzat “baratzearekin” lehen kontaktua izanda, gozatzeko beste modu bat erakutsi die, eta dagoeneko batzuek esan dute ez litzaiekeela axolako, noizean behin, baloia uztea horrelako lanak egiteko. Era berean, hezkuntza komunitatearen barruan harremanak bultzatu dira, bai estamentu, ikasle, familia, irakasle eta ikasleen artean.

Hilean zehar, erlazionatutako hainbat jardunaldi egingo dira, non landareak erabilera desberdinetarako (apaingarriak, sendagarriak, edertasunekoak…) nola aprobetxatu erakutsiko den. Hurrengo hilabeteetan landareen jarraipena egingo da eta udan lurra berriro prestatuko da hurrengo ikasturtean lantzeko. Basauriko Udalak hainbat lorontzi dohaintzan emanez lagundu du ekimenarekin.

Bestalde, Aldapa institutuko gurasoen elkarteak dirulaguntza eskatu du “Patio inklusiboak” proiektuaren hurrengo faseekin, ping-pong mahaiarekin eta lurreko jolasekin jarraitzeko.